XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Taldeka egin dezakezue ariketa hau.
Begiratu arretaz hor alboko marrazkiari.
Antzinako sukalde bat agertzen zaigu.
- Zein tresna daude sukalde horretan?
Nola erabiltzen dira?
Nola presta daiteke janaria?
- Tresna horiek betidanik erabiltzen ote dira?
- Gaur egun zein aldatu dira?
- Berriek zein abantaila dituzte?
- Nolakoak ziren lehengo tresnak?
Eta gaurkoak nolakoak dira?
- Zer egiten da tresna bakoitzarekin?
- Zein dira beharrezko tresnak?
Eta gehien erabiltzen direnak?
- Nola molda gintezke tresnarik gabe?
Hemendik urte batzuetara zuek ere guraso izango zarete, edo urte batzuk gehiago izango dituzue behintzat.
Mundua ere zerbait aldatuko da.
- Garai horretan, nolakoa izango ote da zuen mundua?
Nolakoa izatea gustatuko litzaizueke?
- Zer arropa eta orrazkera izango dituzue?
Nolako etxeak?
- Zein langintza izango duzue?
Zein eratako denborapasak eta entretenigarriak izango ote dituzue?
Imajina ezazue zuen biharko mundu hori eta hormirudi batean azaldu marrazki bidez.